Une garrantzitsua da euskararentzat,  egunetik egunera gero eta ekintza eta proiektu gehiagok bultzatzen dute euskararen erabilera.Halaber, gero eta jende gehiagok parte hartzen du hauetan eta euskara erabiltzen du eguneroko bizitzan. Mikelatsen badakigu zein garrantzitsua den euskararen ezagutza, batez ere lan-eremuan. Hizkuntza eskakizunen tituluak dituztenei puntu gehiago ematen dizkieten oposizioak asko dira. Mikelats euskaltegiko profesional guztiok lan egiten dugu gure ikasleek beren helburuak lortzeko behar dituzten trebetasunak lor ditzaten.

ZER DIRA HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK?

Hizkuntza-eskakizunez ari garenean, euskal administrazio publikoko langileen euskarazko hizkuntza-gaitasunaz ari gara, besteak beste, Hezkuntzan, Ertzaintzan eta Osakidetzan.

Administrazio orokorrak lau hizkuntza-eskakizun ezartzen ditu (1. HE, 2. HE, 3. HE eta 4. HE), eta horietako bakoitzean Mikelatsen garatzen dugun hizkuntzarekiko edukiak, ezagutza-mailak eta trebetasunak zehazten dira.

Oposizioetarako deialdi gehienetan hizkuntza eskakizun jakin bat eskatuko digute. Beste batzuetan, berriz, hala nola Ertzaintzarako sarbidean, baloratu egiten da, baina ez da derrigorrezkoa.

OPOSIZIOETARAKO BALDINTZAK