UZEIk, terminologia eta lexikografia erakundeak, Neoloteka izeneko web orria sortu du, non euskararen neologismo berri guztiak bilduko diren. Webgunea Euskara garai berrietan moldatzeko beharretik sortu dute,  beste hizkuntzak bezala eboluzionatzen eta hiztegi zabalagoa bereganatzen ari da.  Hizkuntza praktikatzen dutenek hitz eta esamoldeak sortzen dituzte pixkanaka, gizartearen bilakaeran sortzen diren egoera eta errealitate berriak izendatzeko.

Ideia hau aurrera eramateko Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusia parte hartze zuzena eta diru laguntzak eman dituzte. Webgunea etengabe eguneratuko dute hitz eta esamolde berriekin. UZEI bildutakoak izango dira eta baita herritarrek  proposatutako aukerak, edonork  sarean dagoen formularioa betez. Hilean hogei artikulu egokitzapen berriekin argitaratu nahi dituzte.

UZEI egin duen lanaren helburu nagusia ofizialki oraindik jaso ez diren hitz guztiak biltzea da. Nahiz eta, batzuetan, erregistratuak egon dadin hau saihesten saiatuko dira. Arau bezala Euskaltzaindiaren 2016ko hiztegi arauemailean inskribatutako hitzik ez sartzea daukate.

Gaur egun, artikulu berriak kontuan hartuz, webgunean berrogeita hamar neologismo baino gehiago jaso dituzte. Horietako batzuk horako hitz hauek dira: “etxeko gizon”, “polimaitasun”, “aire-frijigailu”, “desestresatu”, etc.

Horrexegatik, zuen hiztegia handitzeko animatzen zaituztet webgunean sartzeko, horrela ikasgelako eguneratuenak izango zarete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude